Malgutasun (anatomia)

Malgutasun (anatomia)
Xehetasunak
Terminologia anatomikoa

Malgutasuna artikulazio batek mugimendu artikularra ahalik eta zabalen egiteko duen gaitasuna da. Gaitasun hori bi faktore nagusik baldintzatzen dute: artikulazio motak eta inplikatutako muskuluen luzatze-gaitasunak. Sinartrosi artikulazio motak ez du mugimendurik ahalbidetzen, anfiartrosi artikulazio motak mugimendu mugatuak ahalbidetzen ditu, artikulazio diartroinal motak hiru ardatzetan mugimenduak ahalbidetzen ditu. Malgutasuna inbolutiboa da, denboraren poderioz galtzen joaten baita. Malgutasunak ez du mugimendurik sortzen, baizik eta ahalbidetzen du. Muskuluak, tendoiak, fasziak eta kapsulak malgu bihurtzea ere bada. Egindako muskulu-jarduera motaren arabera, malgutasuna sistema dinamiko baten bidez landu daiteke, hau da, muskulu-mugimenduen bidez, edo sistema estatikoen bidez, eta horrek posizio zehatzak mantentzea dakar, muskuluen luzamendua errazteko.


Developed by StudentB